XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Modu horretara, abuztuaren 37/1997 Legeak ezarri du kupoa kalkulatzeko metodologia, 1997-2001 epealdirako.

Lehenengo urtean (1997an) Euskal Autonomia Erkidegoak ordaindu beharreko kupoa 113.906 milioi pezetakoa izan da, eta zenbateko hori oinarritzat hartuta, hurrengo urteetakoa urtero eguneratuko da.

Labur-zurrean, solidaritate printzipioari helduta, Administrazio bakoitzak bere gastuei egin behar die aurre, lortzen dituen tributuekin;

baina, sarri-askotan, egokitzapen tresna bat behar da, tributu sarreren eta gastuen arteko oreka ziurtatzeko.

Beste hitz batzuez esateko, Gobernu bakoitzak berari dagozkion sarrerak eskuratu behar ditu, horren gastuen arabera.

Desorekak saihesteko, Kupoaren sistema ezarri da.

Sistema horretan, finantza fluxua autonomia erkidegoetatik Administrazio Zentralera doa, LOFCAren sisteman gertatu aldera.

70. SARREREN BARNE BANAKETA

Esan dugunez, lurralde historikoek biltzen dituzte tributu guztiak, baina bildutako diru hori ez da lurralde historikoarentzat.

Lehendabizi, kupoa ordaindu behar da, eta gero Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen artean banaketa egin behar da.

Horretarako, Euskal Finantzen Kontseilua osatu da, bitariko batzordea dena (Eusko Jaurlaritzak hiru kide ditu bertan, eta lurralde historikoek beste hiru, hain zuzen ere, lurralde bakoitzeko bat).

171. Banaketa bertikala

Banaketa ikuspuntu bertikaletik eta ikuspuntu horizontaletik gauzatu behar da.

Lehenengoaren ariora, Eusko Jaurlaritzari dagokion zatia zehaztu behar da. Horretarako, Ekarpen Legea onesten da bost urtetik behin (indarreko legea 6/1996 Legea da).

Jaurlaritzari dagokiona bi multzotan zatitzen da: ekarpen orokorra eta ekarpen bereziak.

Ekarpen orokorrak Euskadiko erakunde erkideen zama orokorrei aurre egiteko balio du; gaur egun koefiziente bertikal hori %67koa da.

Bestela esanik, kupoa ordaindu ostean lurralde historikoek bildu duten diruaren %67 Jaurlaritzari eman behar diote.

Horrez landa, ekarpen bereziak eman behar zaizkie erakunde erkideei.

Zenbateko horiek finkoak dira ez portzentajeak eta, horien bitartez ordaintzen dira, hain zuzen ere, Ertzaintzak, Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzaileek (Osakidetzak) eta Lurralde Historikoen Legearen 22.3. artikuluak arauturiko jarduerek (ekonomi plangintza, sustapen eta garapen politikak...) sortutako gastuak.